Azpeitia | Udalak Salbe auzoko irisgarritasuna hobetzeko lanak esleitu ditu

Herriko ondare historikoaren parte den Albergako ur-biltegia zaharberritzeko obra ere abian da Azpeitian

01.07.2021 | 00:34
Obrak Salbe auzoko 7 eta 25 etxe atarien artean egingo dira. Argazkia: N.G.

Azpeitia Azpeitiko Udalak Sasoi Erainkuntzak enpresari esleitu dizkio Salbe auzoko 7 eta 25 etxe atarien artean irisgarritasuna hobetzeko "laster" hasiko diren lanak. Proiektuak 347.608 euroko kostea izango du eta enpresa esleidunak 15 asteko epea izango du obra egoteko.

Udaletik jakinarazi dutenez, esleitutako proiektuaren bitartez "ingurua berrurbanizatuko da, herritarren mugikortasuna eta irisgarritasun antolamendua hobetu eta arauetara egokitzeko". Horretarako "urbanizazioa eta zoladura berritzearekin bat, errepidea hobetu, aparkaleku gehiago atera, ur estolderiak banatu eta etxeen arteko argindar kableak lurperatu ere egingo dira".

Albergako ur biltegia Udalak Txaribar kalean dagoen Albergako ur biltegia berritzeko lanak abiatu berri ditu. Obra horien bidez, "ur biltegiko estalkia, fatxadako hormak eta Komuntzo ondoko baratzetara joateko eskailerak garbitu, berritu eta konponduko dira".

Lanak Construcciones y rehabilitaciones de Urola enpresak egingo ditu eta 28.380 euroko aurrekontua izango dute. Zaharberritze horren bidez, Udalak "herriko ondare historikoa zaintzearen eta babestearen alde" egin nahi du. Izan ere, Alberga herriko ondore historiko eta turistikoa da, eta esleitutako lanekin "gaur egun bezala ur depositoa beteta eta egoera onean egotea lortuko da".

noticias de noticiasdegipuzkoa