Azpeitiko Udalak bat egin du Mugiment Kirol Txartelarekin. Hala, Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkideek programara atxikitu diren Euskadiko beste 47 herrietako kirol instalazioak erabiltzeko aukera dute, inolako kostu gehigarririk ordaindu gabe. Horretarako, ezinbestekoa da Mugiment txartel birtualaren aplikazioa mugikorrera deskargatzea.