- Azpeitiarrek eta bisitariek Loiolatik metro gutxira dagoen XVIII. mendeko Igarako errota ezagutzeko aukera dute igandera bitartean. Gaur, bihar eta etzi 12.00etan irekiko da Igarako errota eta bisita gidatua egingo da Ekoetxeako hezitzaileen eskutik. Bisitak doanekoak dira eta Igarako errota ezagutzeko interesa duten guztiek ordurako errota aurrera azaltzea nahikoa izango dute.