- Aste Santua dela eta, Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi du datozen egunetan aldaketak izango direla hondakin komertzialen ohiko bilketan. Hala, bihar errefusa jasoko dute Azpeitian; ostiralean kartoia, larunbatean organikoa eta datorren astelehenean errefusa zein organikoa. Bilketaren zerbitzua 10.00etan jarriko dute abian.