- Koronabirusak eragindako osasun egoera dena baldintzatzen ari da baina, hala ere, Azpeitiko Lagun Onak mendi bazkuna gogor ari da lanean bere sorreraren 75. urteurrena ospa-tzeko antolatu dituen ekintzak aurrera eraman ahal izateko.

Klubak iragarri duen hurrengo ekimena Azpeitia mugaz muga izenekoa izango da eta datorren larunbatean jarriko da abian. Parte hartzera animatzen diren mendizaleek herriko plazatik Matxinbetara arteko ibilbidea osatuko dute aurreneko etapa horretan. Guztira 21 kilometroko txangoa izango da eta partehartzaileak Loiola, Txalintxo, Kukuerri, Samiño eta Izaspitik pasako dira Matxinbentaraino ailegatzeko.

Azpeitira buelta autobusean egingo da eta horregatik parte hartzeko interesa dutenek aurrez eman behar dute izena lagunonakmb.org web gunearen bitartez. Autobus zerbitzuaren prezioa 5 eurokoa da.