Hitzaren eskolako saio irekia izango da larunbatean Dinamoan

16.02.2021 | 23:58

Azpeitia – Soreasuko eraikinean kokatuta dagoen Dinamoa sormen guneak, Hitzaren eskolako ekitaldi berri bat hartuko du datorren larunbatean (12.00etan). Saioa interesa duten herritar guztien partaidetzari irekita egongo da eta bertan Mursegok Lucy R. Lipparden I See / You Mean liburuaren berrirakurketa eskainiko du. Irakurtzeko zaletasuna duten herritar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira gerturatzeko.