- Orkatz kultur elkarteak antolatuta, Adur Ramirez de Alda eta Jokin Unamuno Altsasuko gazte auzipetuen hitzaldia izango da hilaren 25an (18.00etan) Azpeitiko Soreasun antzokian.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Enekoitz Esnaola kazetariak gidatuko duen solasaldi horretan “Altsasuko muntai polizilaren inguruko hitzaldia eskainiko dute auzipetuak izan ziren gazte bi horiek”.

Pandemiak eragindako osasun egoera dela eta, 250 laguneko edukiera muga izango du Soreasu antzokiko ekitaldiak. Hala ere, “ez da aurrez gonbidapena hartu beharrik izango”.