- Gabonak direla eta, Urola Erdiko Mankomunitateak aldaketak iragarri ditu hurrengo egunetarako eskualdeko hondakin komertzialen bilketan. Hala, hilaren 24an eta 31n “kartoiaren eta errefusaren bilketa 10.00etan izango da”. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, berriz, ez da bilketarik egongo; eta urtarrilaren 6an organikoaren bilketa egingo dute (10.00etan).