- Azpeitiko Berdura plazak Orkatz kultur elkarteak antolatutako Sortzaileen Azoka Herrikoia hartuko du datorren igandean (11.00etatik 14.00etara eta 16.30etik 19.30era bitartean). Bertan 16 postu egokituko dira eta herritarrek hainbat esparrutako sortzaileen lanak ikusi eta erosteko aukera izango dute. Pandemia dela eta, Berdura plazako edukiera kontrolatuko da.