Mendi Bazkunak hilaren 11n egingo du bere batzar nagusia Azoka Plazan

04.12.2020 | 01:10

Azpeitia – Lagun Onak Mendi Bazkunak hilaren 11n egingo du bere batzar nagusia, 19.00etan eta Mankomunitateak Azoka Plazan duen aretoan (egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak hartuko dira). Bertan 2020ko ekintzen balorazioa eta balantze ekonomikoa, 75. urteurreneko ekintzen aurkezpena, 2021eko aurrekontua eta Xoxoteko aterpearen gaiak jorratuko dira. Bertaratzen direnek 75. urtemugako oroigarria jasoko dute.