San Jose trikiti jaialdia hilaren 28an egingo dute Azpeitian

Bertan behera geratu zen martxoko emanaldirako erosi edo erreserbatutako sarrerak baliagarriak dira

17.11.2020 | 02:49

Azpeitia – Martxoaren 21ean egitekoa zen baina bertan behera utzi zen XXX. San Jose trikiti jaialdia hilaren 28an ospatuko da Soreasun. Aforoaren murrizketak direla eta, bi saio izango dira (16.00 eta 19.00etan) eta martxoaren emanaldirako sarrerak erosita edo erreserbatuta zituztenek sarrera horiek baliatu ahal izango dituzte azaroaren 28rako (sarrerak onartzeko trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzi edo 943 832 828 zenbakira deitu behar da, goizez).

Sarrera onartzen dutenek, 16.00etako edo 19.00etako emanaldira joan nahi duten aukeratu beharko dute eta sarrera itzultzea erabakitzen dutenek, berriz, dirua jasoko dute bueltan.

Jaialdian Unai Dorronsoro, Martin eta Motriku; Roberto Etxebarria, Kepa Arrizabalaga eta Miren Etxebarria; Gozategi anai-arrebak; Azkoitiko Txalkor eta Azpeitiko Antxieta txistulari taldeak; Estanga anai-arrebak; Astiasaran osaba-ilobak eta Aitor Aiastui musikariek parte hartuko dute.