- Asier Sustaeta zuzendari azpeitiarraren Korosagasti pelikula ikusteko aukera izango da asteburu honetan Azkoitiko Baztartxo antzokian. Guztira hiru emanaldi izango dira, gaur, igandean eta astelehenean, hain zuzen ere (denak 19.00etan hasiko dira). Sustaetaren luzemetraiak Beizamako Korosagasti baserrian 1926. urtean gertatutako krimenak islatzen ditu eta eskualdeko 200 bat lagunek parte hartu dute proiektuan.