- Koronabirusak eragindako osasun egoera dela eta, Herri Hezitzailearen filosofiarekin bat eginez iaz balioen hezkuntzarako tresna bilakatu zen Azpeitiko Kros Mistoa ezin izango da aurten ospatu.

Udazken honetan kros mistoaren hamaikagarren edizioa egitekoa zen baina parte-hartzaile eta ikusle guztien segurtasuna ezin denez bermatu, probaren sustatzaileek ohiko datetan ez egitea erabaki dute. Hori bai, “egoerak ahalbidetzen duenean itzuliko da, Azpeitia herri hezi-tzaile moduan eraldatzen joan dadin bere aletxoa ipiniz”.

Hausnarketa prozesu baten ondoren, joan den urteko proban aldaketak egin zituzten kros mistoaren antolatzaileek; Herri Hezitzailearen filosofiarekin bat egiten duten herriko hainbat eragileren eskutik. Hala, kronometroa eta inskripzioa kendu zituzten eta 150 bikotek baino gehiagok parte hartu zuten aniztasunaren kros mistoan.