Herriko udalekuak bertan behera lagatzea erabaki dute

22.05.2020 | 01:13

Azkoitia – Udalak eta Alai Batza aisialdi elkarteak haur eta gaztetxoentzat urtero antolatu ohi dituzten udalekuak bertan behera geratuko dira aurten. Une hauetan osasuna eta segurtasuna lehentasunak direla eta, Udalaren ustetan "ez dira baldintza egokiak ematen Udaz Blai programaren baitan antolatzekoak ziren lau udalekuak egiteko".