- Bulego talde azkoitiarrak ekainaren 20an (19.30ean) bere herriko Oteiza Frontoietan emango duen kontzerturako sarrerak atzo jarri ziren salgai, Ttakun tabernan, Eguzki belar-dendan, Abarkazale oinetako dendan eta Beloki harategian.

Udalak jakinarazi duenez, “koronabirusa dela eta, musika taldeak segurtasun neurri guztiak bete-tzeko plangintza zehatza landu du” eta “ikus-entzule bakoitzari eremu bat emango zaio, distantziak errespetatu ahal izateko”.

Edonola ere, sarrerak 20 eurotan eros daitezke jada (emanaldiaren egunean prezioa 24 eurokoa izango da) eta bakoitzarekin bi pertsona sartu ahalko dira.