- Udaleko Herritarren Arreta Bulegoa eta Elkarguneko harrera arreta presentziala ematen hasiko dira, berriro ere, datorren astelehenean.

Arreta Bulegoan izapideak presentzialki egiteko, derrigorrezkoa izango da aurrez hitzordua eska-tzea, jende multzorik sor ez dadin eta segurtasun neurriak bermatu ahal izateko. Txanda hartu nahi duenak 943 080 080 telefonora dei egin edo azkoitia@azkoitia.eus helbidera idatzi behar du.

Hori bai, Arreta Bulegoan arreta presentziala jaso nahi duenak bere maskara eta boligrafoa eraman beharko ditu. Elkargunean ere maskara erabiltzea gomendatuko zaie bertaratutakoei.