Udalekuetarako izena hilaren 18tik aurrera eman ahalko da

13.05.2020 | 01:58

azkoitia – Udal Gazteria sailak eta Alai Batza elkarteak elkarlanean antolaturiko udalekuetarako izena hilaren 18tik aurrera eman ahalko da, alaiba-tza.com eta gazteriazkoitia.eus web guneetan. Online egiteko aukerarik ez duenak Alai Batzaren (623 180 388) edota Gazteria zerbitzuaren ( 943 026 027) telefono zenbakietara dei dezake izena emateko. COVID-19aren eboluzioak uzten badu, adinaren araberako lau udaleku egingo dira.