Azpeitia - Udalak jakinarazten du epe motzean eraikitzen hasiko diren Esklabak-Iturzulo eremuko bigarren faseko babes ofizialeko etxebizitzen zozketan parte hartzeko Etxebiden izena emanda daudenek, zozketan parte hartu nahi dutela berretsi behar dutela.

Udaletik azaldutakoari eutsiz, “horren inguruko informazioa eman eta bete beharreko orria bidali diegu, gutun zertifikatu bidez, Etxebiden etxebizitza erosteko aukeran alta emanda dauden 311 herritarrei” eta “zozketan parte hartu nahi dutenek martxoaren 2ra arte dute jasotako gutuna sinatuta Udalean entregatuz bere nahia berresteko”.

Zozketa “udaberrian” egingo da eta bertan parte hartu nahi dutela adierazten dutenekin osatutako behin-behineko zerrenda martxoaren lehen hamabostaldian argitaratuko da. Zalantzak argitu edo informazioa jaso nahi duenak 943 157 183 telefonora dei egin edo azpeitiaberritzen@azpeitia.eus helbidera idatz dezake.