Bizenta Mogel Azkoitiko Udalak 38. Bizenta Mogel ipuin lehiaketaren sariak banatu ditu. Lehen saria Juan Ramon Alberdiren Etsipenaren tamaina ipuinarentzat izan da, bigarrena Miren Beneitezen Iluntasunean barrena lanarentzat eta hirugarrena Marta Alberdiren Noraezean ipuinarentzat. Argazkian, saridunak Javier Zubizarreta alkatearekin.