zortzi urte eta zortzi herritar. Azpeitiko Udalak Janari Bankuaren bidez herrian okerren pasatzen ari direnei laguntzeko eginiko lan boluntarioa errekonozitu eta eskertu nahi izan die aste honetan hainbat herritarri. Duela zortzi urte jarri zen abian Janari Bankua herrian, eta sorrera hartatik lanean boluntarioki aritu dira duela hilabete batzuk arte zortzi herritar. Nagore Alkorta alkateak ondorengo hitzak zuzendu zien Elikagaien Bankuko bolondresei udaletxean egindako ekitaldian: "Denbora gero eta preziatuagoa den gizarte honetan, okerren pasatzen ari direnei zuen lagun-tza eskaintzeko denbora hartzea eskertu nahi dizuegu. Eskerrik asko, beharra zutenei lagunduz, Azpeitia hobeagoa egiteagatik". Argazkia: N.G.