Anoeta: Tomateari buruzko tailerrak, Anoetan eta Villabonan

10.05.2022 | 00:17

aNOETA – Furgobaratza Anoetan eta Villabonan izango da aste honetan. Gaur, 18.00etatik 19.00etara, Anoetako baratze parkean tomate landareei buruzko tailerra izango da eta ostegunean, Villabonakoan. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko dituzte: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak... eta landareak oparituko dituzte. Tailerra doakoa da.

noticias de noticiasdegipuzkoa