- Amasa-Villabonako Udaleko Ingurumen sailak argindarraren faktura ulertzeko tailerra antolatu du Goiener Kooperatibarekin elkarlanean. Saioa datorren asteazkenean izango da, urtarrilaren 12an, 15.00etan, Villabonako Subijana etxeko behe solairuko aretoan.

Bertaratutakoek faktura ulertzen ikasteaz gain, argindar gastua murrizteko hainbat aholku ere jasoko dituzte Goiener Kooperatibako ordezkarien eskutik. Goieneren xedea herritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garran-tziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz.

Tailerrean parte hartzeko interesa dutenek ez dute aurretik izena eman beharko, nahikoa izango da Villabonako Subijana etxera gerturatzearekin.