- Ingurumeneko diputatu Jose Ignacio Asensiok eta Larraulgo alkate Maite Aranak Larraulgo frontoiaren estalkian dagoen plaka fotovoltaikoen instalazioa bisitatu zuten atzo, izan ere, herri honetan sortuko da Gipuzkoako lehenengo landa-komunitate energetikoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak bultzatutako ekimenari esker, Larraulgo 50 etxek energia berriztagarria kontsumitu ahal izango dute eta faktura elektrikoa merketzeko aukera izango dute. Asensiok azpimarratu zuen ekimena oso garrantzitsua dela "energia demokratizatzeko eta energia-eredu ekologiko eta bidezko baterako trantsizioa bizkortzeko".

Gaur egun, 90 plaka fotovoltaiko instalatzen ari dira Larrauleko frontoiaren estalkian, 180 m2-ko azaleran. Instalazio horrek 30 kW-eko eguzki-energia izango du, eta energia berdea hornituko die, autokontsumoko erregimenean, instalazioaren 500 mko erradioan kokatuta dauden 50 etxeri. Energia-komunitate honetan parte hartuz, argiaren fakturan urtean %20 aurrezteko aukera izango da eta CO2 isuriak 125 tona murriztuko dira.

Maite Arana Larraulgo alkatearen iritziz, "ekimen hau aukera ona da udalerriko herritarrentzat; izan ere, partekatutako autokontsumo-erregimenari esker faktura elektrikoa merkatzeaz gain, Larraulen energia jasangarriaren kontsumoa ziurta-tzen dute".