- Hil honetan hasiko dira AECC Gipuzkoako prebentzio arloak antolatutako erretzeari uzteko taldeak. Terapia online edo presentziala Tolosan jasotzeko aukera dago, tabakismoan aditua den psikologo baten eskutik. Zortzi asteko doako terapia honek %60ko arrakasta-tasa du. Gaur da izena emateko azken eguna 943 652 143 telefonora deituta edo gipuzkoa@aecc.es helbidera idatzita.