Tolosa | Aliantzaren lanketa egingo da Tolosako gazteekin

Haurren Hiriaren baitan, hauen proposamenak eta ekarpenak txertatu dira ekimenean ere

14.07.2021 | 00:55

tolosa – Tolosako Haurren Hiria ekimenak helburu izan du ikasturte honetan emozioak eta sentimenduak ulertzearen inguruko lanketa egitea haurrekin. Horretarako, Keinu Txikien Aliantza ere izan dute hizpide, eta hilabetero keinu txikiak landu eta berriak ere proposatu dituzte; hala nola, familiarekin egotea, kirola egitea, irakurtzea, eguneko momentuak gehiago gozatzea eta elkarren artean ondo eramatea, besteak beste.

Gazteen ikuspegia txertatuko da orain aliantzan, eta haintzat hartuko dira haurrek proposatutako keinu txikiak ere.

noticias de noticiasdegipuzkoa