- Atzo banatu ziren Tolosa Herria argazki lehiaketaren sariak. Targazki elkarteak antolatzen zituen. Goizeko 11.00etan hasi zen ekitaldia Tolosako Berdura Plazan. 2021. urteko epaimahaia hau izan da: Juan Mari Ibarzabal Alberdi, Ainara Garcia Aranburu eta Iñaki Etxenagusia Unanue. 208 egile aurkeztu ziren eta 628 argazki lehiatu ziren.

Bi maila izan dira aurtengo lehiaketan. Batetik, hiru argazkiz osatutako bilduma aurkezteko aukera zuten parte hartzaileek. Kategoria honetan, Arturo Lopezek jaso du lehen saria, Al limite bildumagatik; Pedro Luis Ajuriagerrarentzat izan da bigarrena, Insects bildumagatik; eta Hoang Long Ly izan da hirugarren, Dani Warriors bildumagatik.

Kategoria berean, baina, bertako argazkilarien sailean, Jose Maria Arrigain izan da onena, Miradas femeninas bildumagatik; Javier Zabala sailkatu da bigarren, Edificios bildumagatik; eta Javier Ortiz izan da hirugarren, Marionetas bildumagatik.

Zortzi eta 16 urte bitartekoek osa-tzen zuten gazteen mailan ere izan dira sarituak; gai libre bat zuen bakoitzak. Amaiur Ugalde izan da onena, Maiteko ote dit gaur irudiagatik; Izaro Lopetegi izan da bigarren, Gaztelua argazkiagatik; hirugarren, berriz, Haitz Gurrutxaga sailkatu da, Udako ekaitza irudiagatik.

Lehiaketa honetan, halaber, Argizaiola sarirako hainbat irudi ere sailkatu dira. Aurtengo edizioan, Pedro Luis Ajuriagerraren Insects, Agustin Busseloren Miss Daisy eta Marian Segoviaren Circulo cerrado bildumak izan dira epaimahaiak aukeratutakoak..