- Zizurkilgo Udalak UEMAren Bertatik Bertara kanpainarekin bat egin du. Herri euskaldunetan horren bizirik dagoen hizkuntzaz gozatzera animatu nahi dituzte bisitariak, hain zuzen. Hortaz, herriko zerbitzu sektorea euskaraz ematera animatu nahi dituzte.

Euskarri ezberdinak erabiliko dituzte kanpaina garatzeko. Alde batetik, taberna eta jatetxeetan mahai-gaineko bereziak jarriko dituzte, eta guztira, 2000 mahai-gaineko inguru banatuko dira uztaila eta abuztua bitartean. Bisitariak euskararekin lehen harremana izan dezan, hiztegitxo bat izango du mahai-gaineko bakoi-tzak.

Bestalde, taberna eta dendetako erakusleihoetan ere informazio orriak jarriko dituzte, eta Udaleko webgune eta sare sozialetan ere informazioa eskura izango da.