- Hilaren 18an Baztan aldera irteera antolatu du Aizkardi Mendi Elkarteak. Villabonako Olaederra kiroldegitik abiatuko dira goizeko 7.00etan, eta 22 kilometroko ibilbidea egingo dute. Berroetatik abiatuta, Abartan (1100m) eta Saioa (1417m) gailurrak igo ostean, Berroetara itzuliko dira berriro. Izena emateko 649 717 182 telefonora deitu beharko da edo Aizkardi aretoan, hilaren 15a baino lehen.