- Pandemiaren ostera Euskadin izango diren lehen zezen ikusizunak antolatu ditu Saka ganadutegiak, Euskal Zezenzale Elkartearen, Tolosako Udalaren eta Tolosako Pen?a Frascueloren laguntzarekin. Hiru izango dira guztira antolatutako jarduerak eta Tolosako zezen plazan izango dira.

Lehen bi ikuskizunak izango dira gaur. Lehena, euskal herrekortari txapelketa uztaiekin izango da 11.30ean. Hamabi bikote errekortari lehian ibiliko dira eta bertatik lau bikote onenak ekainak 12an izango den maila goreneko txapelketan parte hartzeko pasea eskuratuko dute. Bigarrena, Euskadiko bost ganaduzaleen arteko erronka izango da. Saria animali suharrenak eskuratuko du, epai-maila teknikoak erabakita. Ondoren, June Urain errekortari azpeitiarrak errekorte erakustaldi bat egingo du.