Ibarra | Jaioberriei ongietorria emateko dinamika abitu dute Ibarran

03.06.2021 | 23:45

ibarra – Ibarrako Udalak haur jaioberriei ongietorria emateko helburuarekin dinamika jarri du abian. Herrian haur bat jaiotzen denean gurasoek gutun bat jasoko dute etxean, udaletxera joateko gonbidapenarekin; joaten direnean, udaletxean kutxa bat jasoko dute jaioberriarentzako hainbat oparirekin. Ibarrako alkateak berak idatzitako ongietorri-gutuna, haurra liburutegiko bazkide izateko txartela eta mikro-ipuin bat aurkituko dituzte kaxaren barruan. Ekimena martxan da, eta bi kutxa banatu dituzte dagoeneko.

noticias de noticiasdegipuzkoa