- Zirkuola arte eszenikoen lantegiak, uztailaren 5etik 23ra bitartean, 5 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzat euskarazko zirku udaleku irekiak antolatu ditu. Hiru txanda egongo dira: uztailaren 5etik 9ra, uztailaren 12tik 16ra eta uztailaren 19tik 23ra. Izen-ematea ekainaren 18a baino lehen egin beharko da, 611 627 782 telefono zenbakira deituz edota zirkuola@gmail.com helbidean.