- Maiatzaren 11n sartu ziren indarrean herri barruko abiadura-muga berriak Estatu mailan. Tolosako Udalak, ordeak, oinezkoei lehentasuna emateko lanketa aspaldi hasi zuen. 2013an ezarri zuen 30 km/h eremua eta azken urteetan ere hiri-eredua sustatzeko hainbat neurri hartu ditu. Iaz, esaterako, zortzi gune "bizitegi-eremu" izendatu ziren.