- Henry Cornelius zuzendari hegoafrikarraren Pasaporte a Pimlico filma proiektatuko da bihar, arratsaldeko 19.00etan Leidor zineman. Aurkikuntza harrigarri baten ondorioz, Londresen erdian dagoen komunitate txiki bat, Ingalaterratik independente aldarrikatu eta horrela jokatzen saiatuko da. Sarrerak Kutxabank edo leihatilan eros daitezke.