- Museoaren Nazioarteko egunaren harira iritsi ziren atzo Tolosako Topic museora Batasunis panpinak. Hain zuzen, EITBko Vaya Semanita umore saioko bi protagonista nagusiak izan ziren denbora luzez.

Azkenean, atzo goizean egin zuten eskualdatzea. Ainhoa Lodoso EITBko entretenimendu saileko arduradunak eman zizkien bi txotxongiloak Idoia Otegi Topiceko zuzendariari eta Iñigo Aguinagalde museoko arduradunari.

Gauzak honela, aurrerantzean, Tolosako Topic izango da Batasunis txotxongiloen bigarren etxea, museoan bertan egongo baitira ikusgai.