- Gaur Amasa-Villabonako Gurea Antzokian Habi eta Etxekaltek elkarlanean egindako Arimak Denboran proiektua aurkeztuko dute. Hain zuzen, urtarrilean Elkar estudioan grabatutako bi abestiz osaturiko proiektua da. Kontzertua 19.00etan hasiko da eta sarrerak bost euroren truke daude. Salmenta Interneten, Gurea Antzokiaren edo Habiren webgunearen bidez ere egin daiteke.