- Hainbat ekitaldi burutuko dira Tolosan datozen egunotan Bizikidetza sustatzen zikloaren baitan. Asteazkenean, 18.45ean, Zubiak dokumentala ikusteko aukera izango da Leidorren. ETAk hil zuen Juan Mari Jauregiren historia kontatzen du; horretarako, Jauregiren alargun Maixabel Lasaren eta bere senarraren hilketan parte hartu zuen Ibon Etxezarretaren artean sor-tzen den elkarrizketa gogoratzen du. Dokumentalaren ondoren solasaldia izango da Maixabel Lasarekin.