Magia Eguna ospatuko dute Zizurkilen hilaren 27an

Ekitaldi guztietarako gonbidapenak aurkeztu behar dira eta eskuragarri daude udal bulegoetan

09.03.2021 | 00:57

Zizurkil – Martxoaren 27an magiak hartuko du Zizurkil. Goizean hasi eta gaua arte, hainbat ekitaldi ospatuko da.

Magia tailerra izango dute gaztetxoek, 10.00etatik 12.00etara, Gazteluzen. Ondoren, 12.00etan, Magia Egunaren irekiera gala izango da familia guztiarentzat, Marsel magoaren eskutik, Joxe Arregi plazako estalpean. Ilun-tzean, berriz, helduentzako ikuskizunak izango dira frontoian Imanol Ituiño, David Blanco eta Asier Kidamekin. Ekitaldi guztietarako gonbidapenak beharko dira, eta udal bulegoetan izango dira eskuragarri.