Berdintasun sailak antolatutako Sorginak - Brujas erakusketa urtarrilaren 9an amaitzekoa zen, baina arrakasta ikusita, otsailaren 6a bitarte mantenduko da Tolosako Aranburu Jauregian. XV. eta XVIII. mendeen artean "sorgin ehiza" deiturikoan izandako sarraskien inguruan hausnartzen du. 17.30etik 20.30ra astearte, asteazken, ostegun, ostiral eta larunbatetan ikusi daiteke.