- Tradizioari eustea erabaki dute Alegian eta Errege Magoak herrian izango dira bihar, asteartea, nahiz eta ez den kabalgatarik egingo. Udalak jakinarazi duenez, 16.30etik 17.30era bitartean zinean egongo dira eta hala nahi duten haurrek erregeak ikusteko eta eskutitzak uzteko aukera izango dute.

Hala ere, ohartarazi dute ez dela erregeena hurbiltzerik izango. Beraiek egongo diren lekuaren aurretik igaroko dira haurrak eta gurasoak, eta agurtu ahal izango dira. Une oro distan-tziak errespetatzea eta antolakuntzak ezarritako segurtasun neurriei kasu egitea eskatzen da, pilaketak ekiditeko.