- Amasa-Villabonako Udalak hainbat elementu "kezkagarri" egiaztatu ditu hondakinen bilketan. Gaikako bilketa 2020ko urtarriletik aurrera %7,8an murriztu denez, erabakiak hartzea erabaki dute, batez ere, herritarren kontzien-tziazioan arreta jarriz.

Hasteko, Udala ikusten ari da azken hilabeteetan herri osoan zehar dauden edukiontzien gune guztietan lurrean utzitako poltsen kopurua asko hazi dela. Gainera, traste zaharrak edozein egunetan uzten dira kalean eta gogoratu dute asteazkenetan 20.00etatik 22.00etara atera behar direla.

Era berean, organikoaren edukion-tzian jasotzen denaren gero eta por-tzentaje handiagoa ez da hondakin organikoa eta poltsa konpostagarrien erabilerak beherakada nabarmena izan du. Gainera, gaikako bilketaren portzentajea beherantz doa eta azken urtetan lehen aldiz %70etik behera jaitsi da. Bestalde, landa inguruko hainbat espaziotan zabortegi inprobisatuak antzeman dira eta, azkenik, azken asteetan hondakin asko lurrean botata agertu dira.

Udaleko Ingurumen sailak kanpaina berezi bat jarri du martxan arazo hauei irtenbidea emateko asmoz. Hala, jarraipen zorrotzagoa egingo zaio zaborra edukiontzi kanpoan edota ez dagokion lekuetan uzteari. Poltsak lurrean uzten badira, 90 eta 450 euro arteko isunak ezarriko dira. Mendi guneetan sortutako zabortegi inprobisatuen inguruan ikerketak egingo dira. Dagoeneko, zenbait kasutan zaborra nork bota duen identifikatu da eta hauen aurkako lege ekin-tzak ere martxan jarriko dira. Horrez gain, Komizar parkean jarraipen sistema berri bat jarri da martxan; parkeko mahaiei zenbakia jarriko zaie, udaltzainek mahai bakoitzeko arduradun bat identifikatuko dute eta pertsona hau izango da ingurua txukun uztearen arduraduna.

Informazio kanpaina ere jarriko da martxan. Hala, herriko eraikinetako edo portaletako administrariei gutuna bidaliko zaie, edukiontzietan pegatinak jarriko dira, hezitzaileak kalean izango dira datozen egunotan eta erroldatzen diren pertsonei informazioa emango zaie.