‘Arineketan’ emanaldia izango da igandean kiroldegian

09.12.2020 | 00:22

Ibarra – Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarik Arineketan emanaldia aurkeztuko dute igandean, abenduak 13, Ibarrako Belabieta kiroldegian, 18.00etan. Proiektuak aspaldiko adiskidetasuna du oinarri, eta elkarrekin sortu eta musika egiteko beharrari erantzuten dio. Aforoa mugatua da eta sarrerak kultur etxean eskuratu daitezke.