- Hainbat proiektu gauza-tzen ari dira Alegian aurrezpen eta efizientzia energetikoa hobetzeko bidean. Inaxio Begiristain kultur eta kirol etxean egin den instalazio fotovoltaikoa izan da azkena.

Haurreskola eta gimnasio gaineko teilatuan 30 plaka fotovoltaiko instalatu dira, 13,35 kWpko potentziarekin eta urtean 14.000 kWh inguru argi indar sortzeko ahalmenarekin. Kalkuluen arabera, sortutako energiaren %70 inguru momentuan bertan eraikinean erabiliko da eta gainontzeko %30a, soberakin modura sare elektrikora isuriko da. Eraikinaren kon-tsumo elektrikoa %25 inguru jaitsiko da eta horrek urtean 1.300 euroko aurrezpena eragingo du.