Areto literarioa zabalik dago Plazida Otaño liburutegian

18.11.2020 | 02:41

Zizurkil – Liburuaren Astearen barruan Alizia lurralde miresgarrian liburuan oinarritutako areto literarioa prestatu du Galtzagorrik kultur etxean. Ostirala bitarte herriko ikastetxeek bertara bisitak egingo dituzte. Ostiral arratsaldean berriz, 18.00etatik aurrera, bisita gidatu irekiak egingo dituzte. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian.