- Lehiaketan bidez urtero egiten den Tolosanklisk egutegia osatu da aurten ere, eta hurrengo astean egingo da banaketa herritarren artean. Zehazki, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean, 9.30etik 12.30era eskuratu ahal izango dira Zerkausian. Aurten, guztira, 8.800 ale kaleratuko dira: hormako 6.500 egutegi, 300 mural erakoak, eta poltsikoko 2.000 egutegi.

Hala ere, ohartarazi dute, gaur egungo egoera dela-eta, egoerak baimentzen badu bakarrik egingo dela banaketa. Ezarrita dauden segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuta egingo da egutegien banaketa. Halaber, banaketa egunak aldatu beharko balira edo bestelako erabakirik hartzen bada, horren inguruko informazioa emango du udalak.

Guztira 65 pertsonak parte hartu du aurtengo lehiaketan, eta guztien artean 267 argazki aurkeztu dituzte. Ura Iturraldek eta Javier Zurutuzak osatu dute epaimahaia, eta 1.463 boto emailek eman dute beren iritzia. Azalean agertzen da argazki bozkatuena, Joseba Iturberen Eguzkia ezkutatzerakoan. Barruan, berriz, hilabetez hilabete, honako parte hartzaileen argazkiak ikusi daitezke: Juanan Dorronsoro, Javier Zabala eta Irati Sorondoren bina argazki eta Blanca Goñi, Miguel Angel Uranga, Maider Gaztelumendi, Ana Eizmendi, Miguel Cortes eta Idoia Zabaletaren argazki bana.