- Bertan behera geratu da datorren igandean Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan jokatzekoa zen Gipuzkoako Harri Handien txapelketako finala. Koronabirusaren bilakaera dela eta, Eusko Jaurlaritzak ez du txapelketa egiteko baimenik eman. Nolanahi ere, ez dute baztertzen, egoerak hobera egingo balu, beste dataren batean antolatzea.