Lekua dago oraindik Ahalduntze Eskolako bi tailerretan

01.11.2020 | 00:51

tOLOSA – Oraindik plazak daude Tolosako Ahalduntze Eskolako bi tailerretan: Aldaketa honen aurrean, orain zer? eta Wikipedian genero arrakala gainditzeko lantegia: Tolopedia. Lehena, Nerea Redondok eskainiko du azaroak 3, 10, 17 eta 24an (10.00-12.00) eta bigarrena, aldiz, Aiora Mujikak azaroak 4, abenduak 2, urtarrilak 13 eta martxoaren 3an (18.00-20.00).