- Koronabirusak eragindako osasun-krisia dela eta, herriko saltoki txikiek zein egoeratan aurkitzen diren ezagutu nahi du Urnietako Udalak. Diagnostiko zehatz baten bidez dituzten beharrak ezagutuko ditu, ondoren erantzun egoki bat eman ahal izateko. Galdetegia Urnietako Udalaren webgunean aurki daiteke.