Ibarra - Abian da Ibarran Irakurzaletasuna sustatzen ibilbidea. Hurrengo hilabeteetan, Imanol Merceroren eskutik tertulia dialogikoak antolatuko dira eta izen-emate epea zabalik dago.

Pasa den astean Nola lagundu haurrari irakurzale izaten? gaiari buruz Mercerok berak hitzaldia eskaini zuen. Hitzaldia guraso eta senideen-tzat bazen ere, irakasle asko gerturatu ziren bertara.

Hasitako ibilbidea jarraitzeko asmotan, ekintza ezberdinak aurreikusten dira. Hala, hurrengo hilabeteetan Imanol Mercerok tertulia dialogikoak gidatuko ditu. Seme-alaben adinak kontutan izanik, testu genero desberdinak landuko dira: komikia, ipuina? beti ere euskaraz eta euskal idazle baten eskutik. Saioetan, ordubetez irakurritakoaren inguruan arituko dira.

Hilabetean bitan elkartuko da taldea eta maiatza arte luzatuko da. Ibarrako Udalak herritarrak parte har-tzera gonbidatu ditu. Honetarako izen-emate epe bat ireki da, urtarrilaren 28ra arte izena eman daiteke liburutegi sarreran nahiz liburutegian bertan. Taldea osatuko duten pertsona kopurua mugatua izango da, hamar kide onartuko dira, eta oraindik saioen egunak zehazteke daude, taldekideen arabera egingo da. - M.S.S.