- Gaurtik igandera arte Pasai Donibaneko Meipi auzoak bere lehenengo jaiak ospatuko ditu. Egun hauetan, besteak beste, kontzertuak, dantzaldiak, danborrada eta herri bazkaria egongo dira.

Gainera, ostalaritza establezimenduek bi ordu beranduago ixteko baimena dute gaur eta bihar. Tabernek, jatetxeek eta kafetegiek 4.30ak arte lan egin dezakete eta taberna bereziek eta pub-ek, aldiz, 6.00ak arte.

Jaiak segurtasunez ospatzeko, gaurtik igandera arte zenbait trafiko mozketa egongo dira. Hala, Lezobide kalea moztuko da Meipiko biribilgunearen parean, gaurko 18.30etik igandeko 21.30era arte.

Beraz, Donibane kalera eta Bizkaia plazara sartzeko, Larrabide errepidetik eta San Roke eta Juan XXIII kaleetatik sartu beharko da. Irten, berriz, Bordalaborda kaletik irten beharko da.

Autobusak Meipiko biribilgunean emango du buelta, ostiraleko 18.30etik igandera arte.