Errenteriako basilikan gaur kontzertua dago

Donostiako Aita Garayoa abestatzak 20.00etatik aurrera gospel kantuak eskainiko ditu

07.05.2022 | 00:37

Errenteria – Gaur Errenteriako Maria Magdalena basilikan 20.00etan Donostiako Aita Garayoa abesbatzak kontzertua eskainiko du, Iñaki Cárcamoren zuzendaritzapean. Hautatu duen errepertorioa gospel doinuez beterik dator.

Abesbatzako kideek abestuko dituzten kantu guztietatik Robert Rayk konposatutako Gospel Mass azpimarratu dute duen zailtasunarengatik.

Maria Magdalenaren Lagunak elkarteak uztaila bitartean baditu beste kontzertu batzuk prestatuta. Hurrengoa, maiatzaren 19an Musikasteren eskutik.

noticias de noticiasdegipuzkoa